Sarrera

 

Guk hasiera batean negozio berri eta konstruktibo bat sortzearen proposamen horrekin hainbat ideia eduki genituen. Hala ere, gure herriaren beharrizanak aztertu eta gero pentsatu genuen Lekeition 2.eskuko denda bat ondo etorriko zela. Hasiera batean gure etxeetan ditugun objektuak saltzen hasiko gara, baina gero, jendeari beraien gauzak merke erosi eta prezio altutxoagoan salduko ditugu irabaziak lortzeko. Horrez gain garbigunean ondo kontserbatuta dauden objektuak ere jasoko ditugu gure dendarako. Jendeak altzariak edo objektu handiak saldu nahi badizkigute Ibai joango da euren etxera kamioiarekin bila. Herriko bezeroei deskontu handiagoa egingo diegu beste batean ere etortzeko. 2. eskuko denda egiteko ideia bigarren batzarrean etorri zitzaigun burura, Urriak 14-an hain zuzen ere.